nanoGUNE 5º Aniversario

 

 

CIC nanoGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroak 2009ko urtarrilaren 30ean ireki zituen bere ateak. Bost urte geroago, gure urteurrena ospatu nahi dugu gure inguruko komunitate zientifikoarekin, bai eta kaleko jendearekin ere. 2014ko Urtarrilaren 30ean bi ekitaldi egingo ditugu nanoGUNEren egoitzan, Donostian: workshop zientifikoa eta OpenLab topaketa.

Workshop zientifikoagure inguruko komunitate zientifikoari zuzendua dago. Goizeanhitzaldi gonbidatuakentzuteko aukera izango da eta arratsalde hasierarakoposter saioabat antolatu dugu. Poster saioan azken garaian lortutako emaitza hoberenetako batzuk partekatuko ditugu.

OpenLabtopaketak nanomunduaren eta nanoGUNEren ateak publiko orokorrarentat zabaltzeko helburua dauka. Lehenik,Félix YnduráinMadrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunak hitzaldia emango du nanozientziak eta nanoteknologiak sortze bidean dauden energia-teknologietan duen eraginari buruz“Nanozientzia eta etorkizuneko energia-teknologiak”izenburupean. Hitzaldiaren ondoren, parte hartzaileek nanoGUNEkopunta-puntako laborategiak ezagutzeko aukeraizango dute.Edonork (zuk zeuk ere) par har dezake OpenLab topaketan.