500 pertsonatik gora Emakumeak Zientzian 2020 ekitaldian

Bostehun pertsona baino gehiago hurbildu dira Emakumeak Zientzian 2020.

Bederatzi euskal erakunde elkartu ziren Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko otsailaren 7tik 14ra.

Foto CIC nanoGUNE


Otsailaren 7tik 14ra Donostian ospatutako ‘Emakumeak zientzian 2020’ programako ekitaldietara 500 pertsona baino gehiago hurbildu ziren. Ekimen honen helburu nagusia, zientzian diharduten emakumezkoen lana ikusaraztea eta jarduera zientifiko- teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea da. Aste osoan zehar jarduera desberdinak antolatu dira, eta horretarako, berrogei bolondres baino gehiagok parte hartu dute jarduera desberdinetan.

Aurtengo programa aurrera eramateko, bederatzi euskal erakundek indarrak batu dituzte: CIC nanoGUNE ikerketa-zentroa, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun- Escuela de Ingenieros, Ceit, POLYMAT eta Elhuyar erakudea.

Gainera, ‘Emakumeak Zientzian 2020’ ekimenak Guipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Donostia Kulturaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) laguntza izan du.

Emakumeak zientzian 2020 programaren barruan adin guztietako jendearentzako jarduerak antolatu dira; ‘Zientzia bada nesken kontua’, ‘Zientzialariak, atzo eta gaur’, ‘Ginkana’, Eskola bisitak’, ‘Amona´s Power’ eta ‘Berdintasuna zientzian; esperientzia eta etorkizuna’ ‘mahai-ingurua’.

‘Zientzia bada nesken kontua’

CIC nanoGUNEn lehenengo tailerra antolatu da otsailaren 7an. NanoGUNEko eta POLYMAT-eko ikertzaileek gidatuta , 14 eta 18 urteko nerabeek benetako zientzialari izateko aukera izan dute egun batez, esperimentu baten bitartez.

‘Zientzialariak, atzo eta gaur’

Otsailaren 7an, arratsaldez, bigarren ekintza Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan antolatu da. Sei emakume ikertzailek beren lana eta burua aurkezteaz gain, iraganean aitzindari izan diren emakume zientzialariak omendu dituzte. Hala bada, zientzialari bakoitzak aldarrikatu du, 10 minutu inguruko saio baten bitartez, emakume zientziaren lana, etorkizunean inoiz ez dadin berriz zalantzan jarri.

‘Ginkana’

Hilaren 8an, familien txanda izan da. Oraingoan, elkargunea Ibaetako Unibertsitate Campusean izan da. Ginkana honetan, Ibaetako Campusean zeuden proba guztiak gainditu behar izan dituzte taldeek.

Eskola bisitak

Otsailaren 11an, lehen hezkuntzako eta batxilergoko zenbait eskola-taldeek zenbait zentroetara hurbildu dira. Bertan zentroetako ikertzaileek zenbait jarduera prestatu dizkiete emakume zientzialarien gaiarekin lotuta.

‘Amona`s Power’

Otsailaren 13an, 55 urtetik gorako emakumeek aukera izan dute gure ikerketa zentroetako nazioarteko ikerketaren eta bikaintasunaren mundua ezagutzeko. Jarduera honek, kultura zientifikoaren transmititzaile gisa emakume helduek duten irudia goratzeko egin da.

‘Berdintasuna zientzian; esperientzia eta etorkizuna’

Azkenik, Otsailaren 14 an, Carlos Santamaria zentroan, zientzia-komunitateari zuzendutako mahai ingurua antolatu da. Topaketa horretan, ikerketa eta empresaren munduan diharduten emakume profesional eta zientzialari nabarmenak egon dira. Mahai inguruak bizipenak eta zirrarak modu lasaian partetzeko gunea eskaini nahi zan du, gaurko egunean zientziaren arloan lan egiten duten emakumeei hitza emanez.