Pribatutasun politika
Pribatutasun politika. Datu pertsonalen babesa
WEBGUNERAKO PRIBATUTASUN-POLITIKA
[2018ko ekainak 25](e)tik aurrera indarrean dagoen bertsioa.
Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, «PRIBATUTASUN-POLITIKA») izaera orokorrarekin arautzen ditu NANOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA – CIC nanoGUNEk (aurrerantzean, «CIC nanoGUNE») jasotzen eta tratatzen dituen datu pertsonalak. Datu horiek zuk ematen dizkiguzu https://www.nanogune.eu/es/ domeinuan (aurrerantzean, «WEBGUNEA») eskuragarri dagoen webgunearen erabiltzaile gisa, honako hauek barne hartuta: bloga, sare sozialak, informazio-zerbitzuak, newsletterra edo webgunean unean-unean eskuragarri dagoen beste edozein funtzionaltasun. Hori guztia webgunearen atal, inprimaki edo zerbitzu jakin batzuetan dagokion informazioa emateko eta, dagokionean, baimena eskatzeko ezarrita dauden xedapen espezifikoen kalterik gabe.
CIC nanoGUNEk PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazioaren berritasunetara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bidez egiten dituen praktiketara ere, betiere zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.
Nolanahi ere, CIC nanoGUNEk datu pertsonalak eman aurretik PRIBATUTASUN POLITIKA ezagutu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediari jarraikiz dagozkigun informatzeko zereginak behar bezala betetzeko.
1. Nor da datuen tratamenduaren arduraduna?
Datuen tratamenduaren arduraduna CIC nanoGUNE da (aurrerantzean, «CIC nanoGUNE»). Donostiako (Gipuzkoa) Tolosa hiribideko 76.ean kokatuta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroko 1. sekzioan AS/G/12418/2006 zenbakiarekin inskribatuta, eta bere IFK zenbakia G-20903449 da.
PRIBATUTASUN-POLITIKAREKIN eta/edo zure datuen tratamenduarekin lotutako edozein gaitarako gurekin jar zaitezke harremanetan, lehen adierazitako posta-helbidean eta/edo nano@nanogune.eu helbide elektronikoaren bitartez.
2. Nola lortu ditugu zure datuak?
CIC nanoGUNEn tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emandakoak dira, honako hauen bidez: (i) WEBGUNEA erabiltzerakoan betetako inprimakiak (adibidez, WEBGUNEKO erabiltzaile gisa erregistratzea, harremanetarako inprimakiak, lan-eskaintza eta/edo hautaketa-prozesuei buruzko inprimakiak, etab.) edo (ii) kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidalita.
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak balira, zuk bermatu egiten duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKAREN berri eman diozula eta bere baimena lortu duzula datuak CIC nanoGUNEri emateko aurrerago adieraziko diren xedeetarako.
Gainera, jakinarazten dizugu posible dela sare sozialetako zure datuak tratatzea CIC nanoGUNEk sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzaren zehaztapen eta baldintzak betez.
3. Zer datu mota tratatzen dugu?
CIC nanoGUNEn tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emandakoak dira. Datu horiek gure arteko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun inprimakien bidez eta/edo posta elektroniko bidez helarazi dizkiguzu edo, zenbait kasutan, CIC nanoGUNEren profil korporatiboen bidez lortu ditugu, erabiltzen ditugun sare sozialetan.
Zehazki, CIC nanoGUNEn datu-kategoria hauek tratatzen ditugu, WEBGUNEARI ematen zaion erabileraren arabera:
-
Identifikazioko eta harremanetarako datuak (esaterako, izen-abizenak, NANa, posta-helbidea eta emaila, telefonoa, etab.).
-
WEBGUNEKO erabiltzaile erregistratuaren identifikazio-kodeak eta pasahitzak.
-
Interneteko nabigazioaren inguruko datuak (besteak beste, IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetako konexioak, etab.).
-
Datu-pertsonalei, prestakuntza, enpleguari eta abarri buruzko datuak (lan-eskaintza edo -eskarien eta/edo zeure borondatez parte hartzen duzun CIC nanoGUNEren hautaketa-prozesuen kasuan).
4. Zer xedetarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zer legitimaziorekin?
Zure datu pertsonalak xede hauetarako tratatuko dira:
-
Zu erabiltzaile gisa erregistratzeko prozesua kudeatu eta izapidetzeko, posible denean, bai eta WEBGUNEAN eskuragarri dauden eduki eta zerbitzuetarako sarbidea kudeatzeko ere.
-
WEBGUNEAREN edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetu eta kudeatzeko.
-
Gure newsletter zerbitzuko izen-ematea kudeatzeko eta horri dagozkion komunikazio elektronikoak bidaltzeko, baldin eta horretarako baimena ematen baduzu.
-
Zure enplegu-eskaria edo enplegu-eskaintza bateko izen-ematea eta dena delako hautaketa-prozesuko parte-hartzea kudeatzeko.
CIC nanoGUNEk zure datu pertsonalak tratatzeko oinarria, aplikatzekoa den araudiaren arabera, zure baimena da. Baimen hori datu pertsonalekin batera ematen diguzu, datuok zure borondatez ematen dizkiguzun unean, horretarako WEBGUNEAN ezarritako mekanismoen bidez.
Gogorarazten dizugu edozein unetan bota dezakezula atzera emandako baimena, modu librean eta doan, hurrengo 7. atalean zehazten diren baldintzetan.
5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Legez derrigortutako kasuak alde batera utziz (zerga-administrazioak, justiziaren administrazioa edo beste administrazio publiko batzuk, adibidez). CIC nanoGUNEk ez dizkie zure datuak hirugarren erakundeei jakinaraziko.
6. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, zure datu pertsonalak gordeko ditugu zuk baimena atzera botatzen ez duzun bitartean edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean. Kasu horietan ere, datuak gorde egingo dira CIC nanoGUNEren legezko obligazioak betetzeko beharrezko denboran.
Edonola ere, jakinarazten dizugu CIC nanoGUNEk datuak arazteko barne-politika batzuk jarraitzen dituela, erakundeak dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko asmoz; horren ondorioz, posible da datuak ezabatzea, bildu ziren xederako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.
7. Zer eskubide dituzu? Datuak babesteko legeriak eskubide jakin batzuk aitortzen dizkizu zure datu pertsonalen inguruan, eta aukera izango duzu eskubide horiek gauzatzeko zure datuak tratatzen diren bitartean. Hauek dira eskubide horiek:
-
Datuetarako sarbidea: eskubidea duzu zure datuetara sartzeko, zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakiteko.
-
Datuak zuzendu edo ezabatzeko eskatzea: hainbat egoeratan, eskubidea duzu tratatzen ari garen zure datu pertsonaletan dauden akatsak zuzentzeko edo, baita ere, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, datu horiek bildu ziren xederako beharrezkoak izateari utzi diotenean, besteak beste.
-
Datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Hori egitekotan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko baino ez ditugu gordeko, datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusten den moduan.
-
Datuen eramangarritasuna: zenbait egoeratan, eskubidea duzu eman dizkiguzun zuri buruzko datu pertsonalak jasotzeko, ohiko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, bai eta datuok tratamenduaren beste arduradun bati igortzeko ere.
-
Datuen tratamenduari aurka egitea: inguruabar jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla eta, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko. Hori egitekotan, datuak tratatzeari utziko genioke salbu eta, premiazko arrazoi legitimoak direla eta, edo erreklamazio posibleak gauzatu edo horietatik babesteko, datu horiek gorde behar badira.
Era berean, eskubidea duzu emandako baimena edozein momentutan ezeztatzeko, ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari kalterik egin gabe.
Eskubide horiek gauzatzeko, idatziz jo beharko duzu CIC nanoGUNEra, 1. atalean adierazitako posta-helbidearen bidez.
Azkenik, jakinarazten dizugu erreklamazio bat aurkez dezakezula kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa), batik bat eskubideak gauzatzerik lortu ez duzunean. Agintaritza horrekin harremanetan jar zaitezke bere webgunea erabiliz: www.agpd.es.
8. Segurtasun-neurriak
CIC nanoGUNEk zure datuak beti modu erabat konfidentzialean tratatu eta horien gaineko sekretu-eginbeharra beteko du, datu pertsonalei buruzko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraituz. Horretarako, teknologiaren egoera, gordetako datuak zein motatakoak diren eta zein arriskuren pean dauden aintzat hartuta, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek alteratzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu.
9. Cookieei buruzko politika
Halaber, jakinarazten dizugu CIC nanoGUNEk baduela cookie-politika bat, esteka honetan kontsultatu dezakezuna.