Abangoardiako teknologia mundu akademikoaren eta enpresen zerbitzura
Kanpo Zerbitzuen Departamentua jarri du martxan CIC nanoGUNEk, abangoardiako ekipamendua eta langile kualifikatuak uztartu, eta hezkuntzako munduari eta enpresei eskaintzen zaien zerbitzu integrala.
Hain zuzen, departamentu horren bidez gauzatuko da transferentzia teknologikoa, besteak beste. Departamentu berriaren helburua da Euskal Herriko ikerketa-zentroen eta industriaren arteko arraila txikitzea, baina estatuko eta nazioarteko I+G+Barekiko eta industriarekiko lotunea ere izan nahi du.
Horretarako, mikroskopia aurreratuko laborategi bat, areto garbia eta nanofabrikazioko eta nanokarakterizazioko ekipamendua duten zenbait laborategi jarri ditu nanoGUNEk enpresen eta ikerketa-taldeen eskura, non nanoteknologia garatzeko ingurumen-kondizio ezin hobeak bermatzen diren. Zerbitzu horiek autozerbitzu gisa nahiz nanoGUNEko adituak laguntzaile hartuta kontratatu ahal izango dira.
Kanpo Zerbitzuen Departamentua zentro ireki gisa diseinatu dute, eta mota guztietako enpresen (ETEak, enpresa handiak eta abar) eta arlo akademiko eta industria-sektore desberdinetako ikertzaileen eskura dago. “Nanofabrikazioko eta karakterizazioko prozesuak garatzen eta optimizatzen ditugu, eta azken erabiltzaileekin lan egin nahi dugu, teknikak eta ekipoak hobetzeko” azaldu du Gorka Pazosek, nanoGUNEko Kanpo Zerbitzuen Departamentuko arduradunak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu hemen.
External Services
CIC nanoGUNE
Tolosa Hiribidea, 76
E-20018 Donostia – San Sebastian
external.services@nanogune.eu
+34 943 57 40 00