Erakusketa: Ibilaldi bat nanomunduan barrena
Erakusketa UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egongo da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta CIC nanoGUNE ikerketa zentroak antolatua. Erakusketa honetan nanozietziako eta nanoteknologiako egileak, lanak eta tresnak aurkezten dira. Erakusketara joaten direnek hainbat nanoobjekturen irudiak ikusiz gozatu ahalko dute. Irudi horiek “nanomunduaren begi” bihurtu diren instrumentu harrigarriek hartu dituzte. Horrez gain, alor honetan erabiltzen diren tresnetako batzuk eta eguneroko benetako ikerketa-produktuak eta -objektuak ikusteko aukera ere izango da.
Bisita gidatuak
Irailaren 22an eta 23an 18:00etan bisita gidatu bana egingo da erakusketa osatzeko, Ibon Santiago ikertzailearen eskutik. Irailaren 22ko bisita euskaraz egingo da eta irailaren 23koa gaztelaniaz.
Bisita gidatuetara joan nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat kzk.ehu@gmail.com helbidera eta adierazi zure intereseko eguna, zure izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.
Ibon Santiago
UPV-EHUn fisika ikasi zuen. Massachusettseko Institutu Teknologikoan (MIT) masterra egin eta Oxfordeko Unibertsitatean Fisikan doktoratu zen, non biofisikaren eta DNAren nanoteknologiaren arloetan lan egin zuen. Ikertzaile postdoktorala izan da Cambridgeko Cavendish laborategian, eta ondoren Humboldt Fellow izan zen Municheko Unibertsitate Teknikoan(TUM). Gaur egun, CIC nanoGUNEn ikerlaria da, eta bertan robot molekularrak DNA bezalako material programagarriak erabiliz garatzeko proiektua gauzatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Fellow programaren baitan.
Bizkaia Zientzia Plaza ekimenaren baitan antolatzen diren beste ekintzen inguruko informazioa: http://bzp.eus/events/exposiciones/
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|
3
|
|
|
|
|
|
|
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
|
|
|
|
|
|
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
|
|
|
|
|
|
|
18
|
19
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
|
|
|
|
|
|
|
25
|
26
|
27
|
28
|
30
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|