Nanotecnologia irakasleentzat [Prest-Gara 14-15]

Nanotecnologia irakasleentzat [Prest-Gara 14-15]
-

Nanoteknologiak materia eskala nanometrikoan, atomo eta molekulen eskalan, eraldatzea ahalbidetzen du gaur egun. Baina, zertarako balio du? Zer da egiten dakiguna eta zeintzuk etorkizuneko erronkak?

Ikastaro honetan “nanomunduan” lan egiten duten ikerlari eta enpresen eguneroko jarduna erakustea dugu helburu. Nanoteknologiaren eremu teorikoa eta garatzen ari den arlo desberdinetan erabiltzen diren tresna tekniko oinarrizkoenak azalduko ditugu. Ikastaroak eduki teorikoak, laborategietara bisitak eta esperimentazioa batuko ditu, eta ikasgelan ikasitakoa eta banatutako material didaktikoa erabiltzea bultzatuko du ere.8 saio presentzial izango dira (astearte eta ostegunetan urtarriletik otsailera) eta arloan adituak diren hizlariak izango dira bertan, besteak beste, nanoGUNE eta DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike, nanoGUNE zuzendari Jose Maria Pitarke, NanoBasque Agentziako arduradun Amaia Martinez, eta nanoGUNE eta DIPCko hainbat ikerlari nagusi eta teknikari.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago ikus dezakezu dokumentu honetan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko eta Prest-Gara programaren webgunean.

Eman izena irailaren 26a bitartean Prest-Gararen webgunearen bidez.

Ezagutu TXIKIAREN ERRONKA HANDIA!

 

[[{"type":"media","view_mode":"media_original","fid":"737","field_deltas":{},"link_text":null,"attributes":{"class":"media-image media-element file-media-original","data-delta":"1"},"fields":{}}]]

 

Related files

Agenda

Al As Az Og Or Lr Ig
28
29
30
31
1
2
3
 
 
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
1