#Prideinstem Zientzian Harrotasunaren lehenengo eguna ospatuko da Donostian
Materialen Fisika Zentroak (CFM)-Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) Zentro Mixtoak-, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta CIC nanoGUNEk Zientzian Harrotasunaren lehenengo eguna (#prideinstem day) antolatu dute Donostian. Dibulgazio zientifikoko bi hitzaldi eta mahaingurua egingo dira LGTBIQ ikuspegitik.
Ekimen honekin, uztailaren 5ean arratsaldeko 19:00etan, Convent Gardeneko Kriptan, antolatzaileek nazioarteko #PrideinStem- harrotasuna STEM-ean (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika)- mugimenduarekin bat egin nahi dute. Urte batzuetatik hona, mugimendu honek LGTBQI kolektiboari ikusgarritasuna eman nahi izan dio zientzian eta bertan ere aniztasuna beharrezkoa dela aldarrikatu.
Aitzol García Etxarri, Gipuzkoako Foru Aldundiko “fellows gipuzkoa” programako eta DIPCko ikerlaria, ekitaldiaren bultzatzaileetako bat, jardunaldiaren testuingurua kokatzeko sarrerako hitzaldia emateaz arduratuko da. Jarraian, Isabel López Calderón, Sevillako Unibertsitateko Genetikan Katedraduna, gizakion determinazio sexualaren biologiari buruz ariko da eskainiko duen “Azul, Rosa u otra cosa” hitzaldian.
Lopez doktorearen arabera, ezagueran egindako aurrerapenek naturako gertakari sinple eta konplexuak ulertzera eraman bagaituzte ere, apenas ulertzen dugun sexuaren determinazioari buruz, bizitzan eragin zuzena izan arren. Zerk egiten du emakumea “emakume” izatez edo itxuraz? Oinarri biologikoa al du inter- edo transexuala izateak? Hauek dira hizlariak jorratuko dituen gaietako batzuk.
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|
3
|
|
|
|
|
|
|
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
|
|
|
|
|
|
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
|
|
|
|
|
|
|
18
|
19
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
|
|
|
|
|
|
|
25
|
26
|
27
|
28
|
30
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|