Gazte Ekintzailetzarako Beka jaso du Maider Rekondo Salsamendik
Maider Rekondo Salsamendi CIC nanoGUNEko Automihiztadura taldeko ikertzaileak Gazte Ekintzailetzarako Beka jaso du Zelulosa zuntzak elektrospinning bidez izeneko proiektuarengatik.
Elektrospinning-aren arloan ikertzen dihardu nanoGUNEko ikertzaileak eta beka honi esker asmoa da teknologia berri bat sortzea Novaspider 3D inprimaketa-ekipoarekin elkarlean.
“Gazte ekintzailetza” izeneko programaren helburua da enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea. Modu horretan, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jaso dituzten 25 ikasleen artean, unibertsitate arloan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzeko.
Hautatutako proiektuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute. Gainera, UPV/EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala aholkularitza profesionala eskaintzeko, eta ikastaro espezifiko bat antolatuko du ekintzailetza eta berrikuntzari buruz.