Edoardo Vicentini, Bernard J. Couillaud 2023 sariaren irabazlea

“Benetan eskertzen dut Bernard J. Couillaud saria jasotzea Laser Ultraazkarretan.” 

Vicentini saria jasotzen du

Edoardo Vicentini, nanoGUNEko ikertzailea, Bernard J. Couillaud sariaren irabazle izendatu dute Femtosegundoen maiztasuneko orraziekin difrakzio optikoko tomografian egiten duen ikerketarengatik.  

Optica Foundation eta Coherent, Inc-en Bernard J. Couillaud sariak 20.000$-ko laguntza du eta profesionalei proiektu erakargarri eta berritzaile bat gauzatzeko aukera ematen die beren ibilbidearen hasieran. Sari hau urtero ematen zaio inpaktu globala duen proiekturik erakargarrienari, mundu errealeko arazo zailak konpontzera bideratuta dagoenari, bere klasean bakarra denari eta fotonika ultra-azkarraren eremuan garatzen denari. 

Vicentinirentzat sari hau “aukera bikaina da nire ikerketa-jardueraren ikusgarritasuna handitzeko, eta sariaren diru-hornidura oso lagungarria izango da nire proiektuak egiteko.”

Sari banaketa ekainaren 27an, asteartean, egingo da CLEO-Europe/EQEC zeremonian, Laser azokan, Munichen. 

Tags