NanoReMedi, medikuntza birsortzaileari buruzko ikerketa-proiektu berritzailea
CIC nanoGUNEk Europako Batasunak finantzatutako NanoReMedi proiektuan parte hartzen dihardu. Proiektu horrek doktoretza bateratuko hezkuntza-eredu baten barruan birsorkuntza-medikuntzarako nanoaldamio funtzionaletan ikerketa berritzailea egiteko aukera ematen die ikertzaile gazteei.
Adinagatik, gaixoetasunengatik edo kalteengatik ehunak konpontzea eta ordezkatzea eta organoen funtzionaltasuna galtzea zahartzen ari den egungo gizartearen premia mediko larrienetako bat da. NanoReMedi partzuergoak funtsezko eta garrantzi handiko gai horri heltzen lagunduko du, peptidoetan oinarritutako nanomaterial funtzionalen diseinuan, prestaketan, karakterizazioan eta baliozkotzean oinarrritutako ikuspegi zientifiko berri eta eraginkorra erabiliz. Peptidoak funtzio fisikokimiko eta, batez, ere, biologiko ugariko molekula biologikoak dira, eta, beraz, zelulen hazkundea eragiteko eta bultzatzeko egokitu daitezke, adibidez.
Etorkizun handiko arlo honetan, NanoReMedi proiektuak diziplina anitzeko Eurpako sare gisa lan egiten du. Sare hori sei unibertsitatek, ikerketa-zentro batek eta hamabi enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, eta abangoardiako prestakuntza eskainiko die ikertzaile gazteei (early-stage researchers, ESR).
“Adibide ona da odol-hodietarako mentu edo injerto berritzaileen gure eredua. Materialak elastikoa izan behar du eta zelulei “horma” eratu berri batean integratzen lagundu behar die, baina, aldi berean, egokiena da injertoa osatu ondoren degradatzea edo disolbatzea. Halako propietate desberdinak, itxuraz kontraesankorrak direnak, nanozuntz peptidikoetan lor daitezke”, adierazi du Alex Bitter nanoGUNEko proiektuaren arduradunak.
Konstantina Mitropoulou eta Matteo Bottiglieri doktoratu aurreko ikertzaileak nanoGUNEko Automihiztadura taldean dihardute NanoReMedi proiektuan. Proiektuaren partzuergoak hautatutako bi zientzialari gazte horiek zuntz peptidiko ultrafinen sintesia eta karakterizazioa landuko dituzte. Biek uste dute “EBko partzurgoaren baitan nanoGUNEn doktoretza egitea ikaragarrizko esperientzia bat dela, diziplina anitzeko lan-ingurunea eskaintzen baitu, biologia eta kimikatik hasi eta fisikaraino, eta kultura anitzeko giroa dagoelako kalitate handiko ikerketa-zentro batean”.