Fisikako Nobel Sariaren eta Donostiaren arteko lotura
Pablo Piaggi CIC nanoGUNEko Teoría taldeko Ikerbasque Fellow ikertzailearen lan bat aurrerapen esanguratsu gisa aipatzen du aurtengo Fisikako Nobel Sariaren iragarkiak. 2024ko Fisikako Nobel Saria John Hopfield eta Geoffrey Hinton-ek jaso dute, adimen artifizialaren oinarriak ezartzeagatik. Sudiako Zientzien Errege Akademiak sari hau eman die biei sare neuronal artifizialetan oinarrituta egin dituzten aurkikuntzengatik, zeinak funtsezkoak izan baitira ikasketa automatikoko sistemak garatzeko.
Aurtengo saridunek fisikaren tresnak erabili dituzte gaur egungo ikasketa automatiko ahaltsuen oinarri diren metodoak garatzeko. Komunitate zientifikoak asko erabiltzen dituen metodoak dira, eta aurrerapen esanguratsuak ahalbidetu dituzte askotariko arloetan. Método horiek erabili ahal izan diren eremuen aniztasuna nabarmendu behar da bereziki. Gainera, duela hiruzpalau urte eskas pentsaezinak ziren azterketak eta simulazoak egiteko aukera eman dute.
Sare neuronal artifizialak eredu fisikoaren “imitatzaile” gisa erabiltzen dira. Horrek nabarmen murriztu ditzake behar diren baliabide konputazionalak, eta hala, bereizmen handiagoko sistema handiagoak aztertzeko aukera dago. Metodo horien arrakasta eakusten duen adibide bat material fotovoltaiko berrien iragarpena da.
“Gure lanean —azaldu du Pablo Piaggik— eredu horiek erabiltzen ditugu fisikaren oinarrizko ekuazioetatik abiatuta uretatik izotza nola sortzen den aztertzeko eta simulatzeko. Arazo hori oso garrantzitsua da clima iragartzeko eta klima-aldaketa arintzeko”. “Duela bost urte galdet izan baligute ea posible izango litzatekeen konplexutasun honetako fenomeak lehen printzipioetatik simulatzea, hau da, Schrödingerren ekuaziotik, komunitatearen erantzuna ezezko biribila izango litzateke; ekuazio hori ebaztea ezinezkoa litzateke egungo ordenagailuen ahalmenaren arabera. Hala ere, Hopfiel, Hinton eta beste batzuek egindako aurrerapenei esker, 2022an egiteko gai izan ginen”, adierazi du nanoGUNEko ikertzaileak.
“Asko pozten nau jakiteak nire lanetako bat aurtengo Fisikako Nobel Sariaren irargarkian aipatzen dela”, adierazi du hunkituta Pablo PIaggik.