Lurrungailu berria, film meheak hazteko hutsean
Espainiako Ikerketarako Estatu Agentziak (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa) -FEDER funtsak, EB- kofinantzatuko du nanoGUNEn film meheak hutsean hazteko lurrungailu berri bat erosi, instalatu eta martxan jartzea.
Laguntza hori, EQC2019- 005574-P erreferentziarekin, 2017-2020 Berrikuntzako Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Planaren Ikerketa eta Ekipamendu Zientifikoko Azpiegituren Estatuko Azpiegitarauaren 2019ko ekipamendu zientifiko-teknikoa eskuratzeko deialdiaren esparruan eman da.
Unibertsitate, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritzaren eta Ikerketako Estatu Agentziaren Lehendakaritzaren Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntza 158.500 eurokoa da, eta aipatutako ekipamenduaren erosketa kofinantzatzeko erabiliko da, garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerketa sustatzeko helburuarekin.
