Marco Gobbik Tesi Esperimental Onenaren saria irabazi du
Marco Gobbik GEFESen Tesi Esperimental Onenaren saria irabazi du. GEFES (Egoera Solidoko Fisikan Espezializatutako Taldea), Espainiako Fisikarako Errege Elkarte barruko taldea da. Gobbi nanoGUNEko Nanogailuen taldeko doktoretza-aurreko ikertzaile ohia da, eta bertan aurkeztu zuen 2013an “C60 fullerenoan oinarritutako gailu elektronikoak” izeneko tesia
2015eko uztailean jasoko du saria Gobbik GEFESek antolatzen duen sinposioaren barruan. Ekitaldia Espainiako Fisikarako Errege Elkarteak antolatzen duen 25. biurteko topaketaren parte izango da. Alejandro Manjavacasek ere saria jasoko du ekitaldi honetan, berak Tesi Teoriko Onenaren saria irabazi baitu bere “Argi materiaren interakzioa nano-eskalan” ikerketagatik, Fisika Kimikoko "Rocasolano" Institutuan garatu zuena.
Gobbiren tesiak C60 fullereno molekulen eta metal ferromagnetikoen geruza finen konbinaketan oinarritutako gailu espintronikoen fabrikazioa eta karakterizazioa deskribatzen ditu. Ikerketa C60an oinarritutako bi gailu espintronikoetan zentratu da: spin balbuletan eta tunel efektuko transistore magnetikoetan. Tesiaren amaieran C60 fullerenoan ematen diren spinen garraioaren ikerketa zabalagoak egiteko gailu bat deskribatzen du.