Master ikasleentzako deialdi berria zabaldu du CIC nanoGUNEk
CIC nanoGUNEk 2020ko Master Beken eskaintza ireki du Fisika, Kimika, Biologia, Materialen Zientzia eta Nanozientzia arloeetak ikasleei beren Master Tesia magnetismoaren, optikaren, materialen eta bioingeniaritzaren arloetan garatzeko aukera eskainiz, guztia nanoeskalan.
José M. Pitarkek dioenez, "oso motibatuta dauden ikasleak dira gure hautagai aproposak, beren ikasketak master-titulazio batekin osatzeko asmoa dutenak eta, gainera, ondoren gure ikerketa-zentroan doktore-tesi bat egin nahi dutenak. Ikerketa-giro gaztea, nazioartekoa eta diziplina anitzekoa sustatu nahi dugu, ikerketa lehiakorra eginez".
Ikasleek master ofizial batean izena emanda egon behar dute. Deialdia 2020ko ekainaren 30era arte egongo da irekita, eta ebazpena 2020ko uztailaren 31 baino lehen jakinaraziko da.
Nanoguneren webgunean (https://www.nanogune.eu/eus/master-proiektuak) dago master ikasleentzako deialdiari buruzko informazio guztia.