CIC nanoGUNEren Winter School-aren edizio berri bat
20 ikaslek dihardute CIC nanoGUNEren Winter School-aren hirugarren edizioan. Hiru egunez, asteazkenetik (hilak 2) otsailaren 4ra (ostirala), aukeratutako ikasle-talde batek nanoGUNE bezalako ikerketa-zentro bateko eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izango du.
Doktore-tesia egiten jarraitzeko aukera aztertzen ari diren fisika, kimika, biologia eta ingeniaritza graduko ikasleei zuzenduta dago Winter School 2022. Neguko eskolan parte hartzen duten ikasleek hiltzaldi akademikoak, zeharkako trebetasunetan trebatzeko saioak eta laborategiko praktikak ikerketa-zentroko laborategi ezberdinetan izango dituzte.
100 eskari baino gehiago jaso dira eta horietatik 20 ikasle aukeratu dira, gehienak Estatuko unibertsitateetatik datoz. Taldea nanozientziako ikerketaren alderdi berritzaileenetan trebatuko da. Esperientzia honen asmoa da eguneroko bizimodua aurkeztea benetako ikerketa-laborategi batean, eta etorkizunari buruzko erabakia hartzen laguntzea.
Ikasleak bat datoz honetan: neguko eskola honetako onena nanoGUNEko ikertzaileekin harreman zuzena izatea da, eta unibertsitate-ikasketetan egon ohi ez diren tresnekin praktikak egiteko aukera izatea.