'Berdintasuna, zientzia eta teknologia. Paradigma aldatzea helburu' nazioarteko biltzarra hasi da
Datozen bi egunetan Miramar jauregia nazioarteko kongresuaren egoitza izango da. Biltzar honen helburua nazioarteko adituak biltzea da, arlo zientifiko-teknologikoan genero-desberdintasunak eta arrakalak jorratzeko.
Urriaren 23tik 24ra mundu osoko adituak bilduko dituen kongresuari hasiera eman dio Lehendakariak. Estatuko zein Autonomia Erkidegoko egoeraren aztertzea eta zientziaren eta teknologiaren esparruan berdintasuna sistematikoki txertatzeko beharrei erantzuna ematea da helburu nagusia.
CIC nanoGUNE kongresuaren agenda sortzen Emakunderi lagundu dion batzorde zientifikoko kide da. Batzorde horretan parte hartzen dute, halaber, Euskadiko arlo zientifiko-teknologiko erreferentziazko eragileen ordezkari nagusiak, hala nola, CFM, CIC biomaGUNE, POLYMAT, Achucarro, Elhuyar, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ikerbasque zientziaren euskal fundazioa.
Ekitaldiak aukera paregabea eskaintzen du erakundeek eta ikertzaileek lankidetza lan batean, berdintasunaren aldeko herrialdeko itunaren esparruan aliantzak burutzeko. Gainera, Emakumeak Zientzian proiektuarekin egindako bidea sendotzen du, zientziaren eta teknologiaren munduan egin beharreko aldaketak genero-ikuspegitik sakonago jorratzeko eta, horrela, berrikuntza zientifikoen bikaintasuna hobetzeko.
Biltzarrari buruzko informazio guztia hemen: https://www.berdintasunazientzian.eus