Brasilgo JBS erraldoiak 36 milioi inbertitu ditu Biotech Foods haragi kultibatua ekoizten duen euskal enpresan
BioTech Foods 2017an sortu zen start-up bat da eta laborategian sortutako haragia ekoiztea du helburu. NanoGUNEn jarri zen abian, Mercedes Vila doktorearen zuzendaritza zientifikoarenpean; Vila nanoGUNEren Ctech-nano start-uparen zuzendari zientifiko ohia ere bada.
2017an, Mercedes Vilak ekintzaile-talde batekin batera enpresa-ekimen bat diseinatu zuen, haragi kultibatua ekoizteko teknologia berri bat garatzeko. Horretarako, laborategi propioa sortu zen nanoGUNEn, enpresa berria bakarrik lanean hasi zen arte 2020an Donostiako Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan.
BioTech Foods-ek bere produktua nazioarteko merkatuan merkaturatzeko urrats bat egin du orain. Brasilgo JBS erraldoiak egindako 36 milioiko inbertsioari esker, Euskal Herrian haragi kultibatua ekoizteko industria-instalazio bat eraiki ahal izango da, animalia-zeluletatik datorren eta abereak hil beharrik ez duen produktu-mota bat, alegia.
Instalazio berria Donostiatik gertu jarriko da, Gipuzkoan. Helburua da instalazio berria prest egotea 2024an, data horretan hasiko baita merkaturatzen.
"Hau JBSen lehen inbertsioa da, baina etorkizunean beste batzuk egon daitezke", esan du Iñigo Charolak, BioTech Foods-eko kontseilari delegatuak. Gaur egungo bazkide guztiak, nanoGUNE barne, enpresako akziodun izaten jarraitzen dute.