CIC nanoGUNEk Maria de Maeztu akreditazio berria jaso du
Severo Ochoa eta María de Maeztu akreditazioak aitortzeko ekitaldia egin zen atzo Madrilen.
Severo Ochoa eta María de Maeztu akreditazioak aitortzeko ekitaldia egin zen atzo Madrilen. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministra Diana Morant buru izan zen Ministerioak bikaintasuneko ikerketa-zentro eta -unitateei ematen dizkien sariak emateko ekitaldian.
CIC nanoGUNEk bigarren María de Maeztu egiaztagiria eskuratu du, 2016an emandakoaren jarraian. Ekitaldian Luis Hueso Ikerbasque ikertzailea eta Miren Alberdi nanoGUNEko finantza zuzendaria izan ziren.
Akreditazio horrek urtean 500.000 euroko dirulaguntza ekarri du nanoGUNEra 2022- 2025 aldirako.