Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.
2017ko otsailaren 8an, 9an eta 10ean, nanoGUNEk egun hori oroitzeko hainbat jarduera egingo ditu. Jarduera horien helburuak nanozientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzatela sustatzea dira.
Jarduerak
1. Ezagutzen duzu emakume zientzialaririk?
Otsailak 8, 9:45
9 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako nanozientzia tailerra. NanoGUNEko emakumezko ikerlariek historian zehar emakumeek zientzian izandako rola nabarmentzeko hainbat jarduera egingo dituzte, baita hainbat frogantza zientifiko ere, bi orduko tailer baten bidez.
Aurten, Ibai Ikastolako 6. mailako 40 ikasle inguruk parte hartuko dute tailer honetan.
2. Workshopa: Women in Nanoscience
Otsailak 9, 14:30tan
Tailer hau nanoGUNEko eta inguruko zientzialariei zuzenduta dago. Nanozientziaren arloan lider garrantzitsuak diren hainbat emakumeek beren lanak aurkeztuko dituzte workshopean. Ondoren, mahai-inguru batean, emakumeek ibilbide zientifikoan gainditu behar dituzten berariazko erronkei buruz eztabaidatuko dute.
Programarako esteka (Ingelesez)
Izen-emate orrirako esteka (Ingelesez) [Izen emateko epea: Otsailaren 6a, 14:30etan]
3. Zientzia bada nesken kontua
Otsailak 10, 17:30etan
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra. NanoGUNEko emakumezko ikerlariek gidatua, neskak "egun batez zientzialari" izango dira eta hainbat esperimentu nanozientifiko egingo dituzte.
Jarduera honetan parte hartzeko, izena eman behar da gurasoen baimenarekin.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunari buruzko informazio gehiago:
Host
Related files
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|
3
|
|
|
|
|
|
|
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
|
|
|
|
|
|
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
|
|
|
|
|
|
|
18
|
19
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
|
|
|
|
|
|
|
25
|
26
|
27
|
28
|
30
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|