ITSASAMPLE

Itsasample image
-

Nanozientzia oso eskala txikiko zientzia da: 0,1 eta 100 nanometro artekoa. Materia atomoen eta molekulen mailan aztertzea eta manipulatzea du helburu, medikuntzan, elektronikan, energian eta materialetan aurrerapenak ahalbidetuz. Mikroskopia elektronikoa izan da materia aldatzeko gure gaitasunean eta gure ulermenean aurrerapenak ahalbidetu dituen funtsezko tresnetako bat.  Mikroskopio horiek ikerketa-taldeen begiak eta eskuak dira, begi hutsez ikusi ezin diren objektuen ezaugarriak agerian jartzeko.

ITSASAMPLE Aquariumaren, CIC nanoGUNEren eta PIEren arteko lankidetzaren emaitza da.  Erakusketa honen helburua da pertsona gehienontzat ezezaguna den mundu batera hurbiltzea eta gure begiek ikusten ez dutena behatuz gozaraztea. nanoGUNEren mikroskopio elektronikoek hainbat itsas espezietako organismo biologikoen laginak jaso dituzte, eta formazio biologiko harrigarriak eskura izateko aukera eman digute. Irudi hauek, espezie horiek aztertzeko informazio zientifiko baliotsua emateaz gainera, gure ustez, edertasun miresgarria dute.

Noiz eta non ikus daiteke erakusketa

Aquarium San SebastianOstiral eta Larunbata - 16:00 - 19:00

Erakusketa urriaren 9tik azaroaren 9ra egongo da ikusgai Donostiako Aquariumeko Nautilus aretoan.
Aretoa ostiraletan eta larunbatetan egongo da zabalik, 16:00etatik 19:00etara. Ordu horietatik kanpo, Aquariumaren barrutik bisitatu ahal izango da, eta, horretarako, museorako sarrera erosi beharko da.

Erakusketaren zuzeneko sarreraren kokapen zehatza esteka honi jarraituz aurki daiteke.

Bisita gidatua publiko zabalarentzat

Gainera, bi bisita gidatu antolatuko ditugu 20 laguneko talde txikientzat. Bisita nanoGUNEko mikroskopian aditua den Oksana Yurkevich-ek gidatuko du, erakusketako irudien egile nagusia.

  • Asteazkena, urriak 16 18:00
  • Asteazkena, urriak 30 18:00

Beharrezkoa da izen ematea egitea beheran agertzen den inprimakiaren bidez. 

Familientzako bisita-tailerra

  • Larunbata, urriak 19 

Bisita gidatu laburra, nanoGUNEko adituek egindako irudi zoragarriak ikusteko. Ondoren, eskulan bat egingo dugu, eta buztinarekin interpretatuko ditugu izaki bizidun mikroskopiko batzuk. Ez da materialik ekarri behar, Aquariumean bertan ematen baita.

* Aquariuma ez da bisitatzen, jarduera NAUTILUS erakusta aretoan egingo da (Pasealeku Berrirako eskailerak igoz).

Erreserba egin behar da: educacion@aquariumss.com/943 44 00 99

Agenda

Al As Az Og Or Lr Ig
28
29
30
31
1
2
3
 
 
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
1