Irudi korporatiboa

CIC nanoGUNE “Asociación Centro de Investigación Cooperativa en Nanociencia – CIC nanoGUNE”-ren izen publikoa da, 2006ko otsailaren 28an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea.

NanoGUNEren egoitza Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako Kanpusean, Donostian, kokatua dago. NanoGUNEren eraikina 2009. urteko urtarrilean inauguratu zen. 6 200 m2-ko eraikuntza da, bertan punta-puntako 15 laborategi ultra-sentikor eta 300 m2-ko nanofabrikaziorako areto garbi bat daude.

MISIOA

Nanozientzia eta nanoteknologiako bikaintasun ikerketa egitea, Euskal Herriko lehiakortasun ekonomikoa handitzeko xedez. 

BISIOA

Nanozientziaren eta nanoteknologiaren arloan diziplina anitzeko ikerketa-zentro bikaina izateko helburua du nanoGUNEk. Ildo horretan, (i) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile zientifiko eta teknologikoen arteko lankidetza sustatuko du eta (ii) ezagutzan oinarrituriko ekonomia bultzatuko du. 

LOGOA 

 logo

Logoa atzealde zuri edo argirako.

logo byn

Logoa atzealde beltzerako.

nanoTEKA

Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.

Prentsa-bulegoa

Irakurri nanoGUNEren inguruko azken berriak gure prentsa-aretoan.

Newsroom

© Eskubide guztiak erreserbatuak

Mesedez, kontuan hartu webgune honetan argitaratutako irudiak erabiltzeko eskubidea gordeta dagoela. Informazio gehiagorako, bisitatu gure Lege oharra orria.