Ongi etorria eman diegu udako praktiketako ikasleei!
Aste honetan ongi etorria eman diegu udako praktiken programan parte hartuko duten 12 unibertsitateko ikasleei.
Aurten, nazioko eta nazioarteko hainbat unibertsitatetako ikasleei ateak ireki dizkiegu. Horien artean, gertuko unibertsitateetako ikasleak ditugu, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatekoak, Deustuko Unibertsitatekoak edo Nafarroako Unibertsitatekoak, bai eta Sevillako Unibertsitatekoak, Zaragozako Unibertsitatekoak, Salamancako Unibertsitatekoak, Madrilgo Carlos III Unibertsitatekoak eta Suediako KTH Royal Institute of Technologykoak ere.
Ongietorri ofiziala ekainaren 12an izan zen nanoGUNEko mintegi aretoan. Bertan, gure zuzendariak, Txema Pitarkek, sarrera labur bat egin zien, ikerguneko historia, helburuak eta misioa aurkeztuz. Bileraren ondoren, ikasleek aukera izan zuten gosari informal batean elkarren artean eta nanoGUNEko langileekin elkar ezagutzeko.
Datozen bi hilabeteetan, ikasleek - gehienak Fisika, Kimika, Biologia eta Ingeniaritza ikasketetakoak - nanoGUNEren 4 gai nagusietako batean oinarritutako zenbait ikerketa-proiektu garatuko dituzte: Nanoeskalako optika, Nanobioingeniaritza, Fenomeno elektronikoak eta magnetismoa, eta Nanoeskalako materialak.