Udarako praktikaldiko ikasleak hemen daude!
Hamabi ikaslek hartuko dute parte nanoGUNEren Udako Praktika Programan.
Urte honetan, hainbat unibertsitateko ikasleek parte hartzen dute gure Udarako Praktika Programan ikerketa-proiektu ezberdinen garapenean lan egiteko. Aukera honi esker, beren ezagutzak eta trebetasunak hobetu ahal izango dituzte nanoGUNEko ikerketa-ildoei dagokionez: nanozientzia kuantikoa, nanomaterialak eta nanomedikuntza.
Ongietorri ofiziala nanoGUNEn ospatu da. Bertan, gure zuzendariak, Jose M. Pitarkek, datozen bi hilabeteetan ikasleek parte hartuko duten praktika programa eta zentroa aurkeztu ditu. Aurkezpenaren ondoren, ikasleek elkar ezagutzeko eta zentroko langileak ezagutzeko aukera izan dute gosari informal batean.
Hamabi hautagaiek estatuko eta nazioarteko unibertsitatetan ikasten dute, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatea, Salamankako Unibertsitatea, Tecnun, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Lisboako Unibertsitatea edo Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa. Gainera, diziplinarteko taldea da, gradu ezberdinetan ari baitira beraien ikasketak burutzen: fisika, biokimika, nanoteknologia eta ingenieritzak.