nanoGUNEk María de Maeztu saria eskuratu du
Luis Hueso Ikerbasque Ikerlariak, nanoGUNEko Zuzendari Nagusi Jose M. Pitarkek lagunduta, Maria de Maeztu saria jaso du euskal nanozientzia ikerketa zentroaren izenean. Sari honek 500.000 euro urteko ekarriko ditu nanoGUNEra datozen lau urteetan.
Espainiako Ikerketa Agentziak 7 'Severo Ochoa' eta 6 'María de Maeztu' sari eman ditu ikerketa zentro eta unitateei, guztira 40 milio euro banatuko dituelarik. Zentro eta unitateak nazioarteko ebaluazio komite batek hautatu ditu haien lehiakortasuna, anbizio handiko plan estrategikoak, goi-mailako produkzio zientifikoa eta talentua erakartzeko ahalmena kontuan izanda. Espainiako I+Grako Estatu Idazkari Carmen Velak eman ditu sariak, espainiako bikaintasun ikerketa maila instituzionaletik aitortzeko helburuarekin.