Nanozientzia eta nanoteknologia jaialdia Donostian
10ALaMenos9 nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko jaialdiaren helburua da eskala nanometrikoa eta haren eraginak adin guztietako publikoari hurbiltzea modu atsegin batean.
Horretarako, hainbat ekintza antolatu ditu CIC nanoGUNE ikerketa-zentroak: tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, foroak, Nanodibulgazioko Espainiako II. Jardunaldia, etab. 10ALaMenos9 jaialdia FECYT - Ekonomia eta lehiakortasun Ministerioak kofinantzatutako jaialdia da eta apirilaren 4tik 8ra izango da Donostian, eta baita Zaragozan eta Bartzelonan ere.
Egitarauko ekintza guztietan izena emateko aukera zabalik dago jaialdiaren webgunean: www.10alamenos9.es
DONOSTIAN EGINGO DIREN EKINTZEN EGITARAUA
APIRILAREN 7A, OSTEGUNA
CIC nanoGUNE
9:30 - 11:00 Nanoforoa
Nanomaterialek giza osasunean zein ingurumenean izan dezaketen toxikotasunaren inguruan gaur egun dagoen jakintza aztertuko dugu saio honetan, bai eta haien arriskua ebaluatzeko moduak ere. Horretarako, EHS Advance ekimenaren jakintza eta esperientzia hartuko dugu oinarritzat, zeina garatu baitzen enpresei laguntzeko nanomaterialak era seguru batean erabiltzen.
12:00 - 13:30 Nanozientzia tailerra
Tailerraren helburua merkatuan aurki ditzakegun nanoteknologiako zenbait produktu eta aplikazio erakustea da. Esperimentu sinple eta ulertzeko errazen bitartez gizartearengana hurbildu nahi ditugu nanoteknologiak eskaintzen dituen hainbat aukera.
18:00 – 19:00 Nanomintegia
Introducción a la nanotecnología, Luis Hueso, CIC nanoGUNE. Nanozientziarekin eta nanoteknologiarekin loturiko oinarrizko kontzeptu teoriko-praktikoak aurkezteko dibulgazio-mintegia.
19:00 – 20:00 Ate irekiak CIC nanoGUNEn
Jardueraren helburua da ikertzaileen eguneroko lana gizarteari hurbiltzea. Horretarako, nanoGUNEko laborategiak gertutik ezagutzeko bisita gidatua antolatu da.
APIRILAREN 8A, OSTIRALA
CIC nanoGUNE
9:30 – 16:00 Nanodibulgazioko Espainiako II. Jardunaldia
Jardunaldiaren helburua bertaratuak inplikatzea da, nanoteknologiaren aukerei eta ondorioei buruzko elkarrizketa konstruktibo batean parte har dezaten. Partehartzaileek teknologia berri horiek izan dezaketen eragin orokortua ulertzeko eta horri buruz hitz egiteko aukera izango dute.
APIRILAREN 18TIK 29RA
CARLOS SANTAMARIA ZENTROA
“Ibilaldi bat nanomunduan barrena” Erakusketa
Nanoteknologiaren munduan ohikoak diren goiteknologiako mikroskopioen bitartez –Indar Atomikoko Mikroskopioa eta Mikroskopio Elektronikoa, besteak beste– lortutako irudi harrigarriak ikusteko aukera izango duzu. Erakusketaren helburua da nanozientzia dibulgatzea, publiko guztientzat bisuala eta eskuragarria izango den modu batean.