Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
CIC nanoGUNEk bat egiten du emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunekoa izatea aldarrikatzen duen egunarekin.
Azken 15 urteetan, ahalegin handia egin du nazioarteko komunitateak, emakumezkoek eta neskek zientzian parte har dezaten ekimenak sustatu baitira. Zoritxarrez, emakumezkoek badituzte oraindik ere hainbat oztopo, jakintza-alor horietan erabat parte hartzea eragozten diena. Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoak eta berdintasunekoak izan ditzaten lortzeko eta, bestalde, genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin, otsailaren 11 "Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna" izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2016an.
Hala, nanoGUNEk bat egiten du egun horren aldarrikapenarekin. Hainbat ekitaldi antolatu ditu, emakumezkoek Nanozientzian duten jarduera ikusarazteko, jarduera zientifikoek eta teknikoek lotuta izan ohi dituzten rol maskulinoak apurtzeko eta neskek eta nerabe emakumezkoek ikasketa zientifikoak hauta ditzaten bultzatzeko. Horretarako, 9-10 urteko neska-mutilentzako, bigarren hezkuntzako neskentzako eta komunitate zientifikoarentzako moduko ekintzez osatutako egitarau zabala antolatu du nanoGUNEk otsailaren 8, 9 eta 10erako.