PATENTE BERRI BAT EMAN DIOTE NANOGUNEN GARATUTAKO TEKNOLOGIA BAENTZAT, BERE SPIN-OFF “CTECH NANO”- RENTZAT FUNTSEZKOA DENA.
Geruza atomikoen metaketa (ALD) estalduretan material-geruzak uzteko erabiltzen den teknika bat da, material baten propietate mekanikoak edo bestelako propietate fisiko jakin bat hobetzeko helburuarekin. Teknologia hau oso malgua eta erabilgarria da, baina, hala ere, ikusi da ALD prozesuetarako kameren diseinuak, oro har 2D substratuetara bideratuak, adibidez, mikroelektronikan erabiltzen diren siliziozko disketarako, ez duela ahalbidetzen tamaina handiak edo forma ez-geometrikoak izan ditzaketen substratu konplexuen gainean jaulkitzea (adibidez, inplanteak, zuntzak eta pieza metalurgikoak). NanoGUNEko asmatzaileek kamera bat garatu dute azalera irregularren gaineko metaketa egiteko, eta patente-eskaera berriki eman da (2020ko martxoaren 3an, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) emana, 201990026 patente-eskaera). NanoGUNEko spin-off-a den Ctech Nano enpresa da patente eskaeraren lizentziaduna, eta bere CEO den Daniel Simó-k dioenez "Teknologiaren babesa funtsezkoa da enpresaren negozio ereduaren garapen sendo eta seguru baterako".
Patente honek nanoGUNEren patente-zorroa aberastu egiten du (esteka honekin: https://www.nanogune.eu/ip-portfolio ), 5 patente-familia eman dira orain arte eta 19 familia-eskaera daude martxan.