Raul Perez-Jimenezi eman diote Enrique Pérez Payá saria
Espainiako Biosifika Elkarteko Enrique Pérez Payá saria eman diote Raul Perez-Jimenez CIC nanoGUNEko Nanobiomekanikako taldeburuari, "makromolekula biologikoen propietate mekanikoen inguruan egin dituen ikerketengatik".

Espainiako Biofisika Elkarteko Enrique Pérez Payá sariak aintzat hartzen ditu Espainian Biofisikaren eremuan jarduten duten 40 urtetik beherako zientzialarien ikerketa-lanak. Sariketa BCN Peptides eta Prima-Derm enpresek babesten dute, 1.500 €-ko sariarekin, eta Biofisikaren arlo guztietan egiten diren ekarpenak hartzen dira kontuan.
Sariak betebehar bat jartzen dio ikertzaileari: hitzaldi bat ematea 5th International Iberian Biophysics Congress biltzarrean (ekainaren 15-17an, Oporton). Espainiako Biofisika Elkarteko lehendakariak aurkeztuko du Raul Perez-Jimenez, eta hitzaldiaren amaieran emango diote oroitzapen-plaka bat eta saria.