Severo Ochoa - Maria de Maeztu programak duen eragina berretsi dute kerketa-erakundeek autonomien aurrean
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren, Severo Ochoa - Maria de Maeztu zigilua duten ikerketa-zentroen eta ikerketa-unitateen eta 15 autonomia erkidegotako kontseilari eta goi-kargudunen arteko topaketa bat egin berri da. Severo Ochoa - Maria de Maeztu programek ikerketa zientifikoaren bikaintasuna identifikatzen eta sustatzen dute. Helburua da Espainiako zientzia sustatzea, lehendik dauden abangoardiako ikerketa-zentroak aintzatetsiz, eta, gainera, laguntza ematea nazioarteko lidergo zientikoa eta lehiakortasuna indartzeko.