Unibertsitateko ikasleek udako praktikak egiteko deialdi berria egin du CIC nanoGUNEk
CIC nanoGUNEk Udako Praktika Programan parte hartzeko urteroko deialdia zabaldu berri du; aukera paregabea eskaintzen die unibertsitateko ikasleei, punta-puntako ikerketa-zentro bateko jarduera bertatik bertara ezagutzeko.
Programa horri esker, Fisikako, Kimikako, Biologiako eta Ingeniaritzako 3. eta 4. mailako unibertsitateko hamar ikasleri hilabete eta erdiko edo bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango die nanozientzian espezializatutako euskal zentroak. Unibertsitateko ikasleak nanoGUNEko ikertzaileekin batera arituko dira ikerketa-proiektuetan, hala nola elektroi/spin fenomenoak eta magnetismoa, nanoeskalako optika, nanoeskalako materialak eta nanobioingeniaritza arloetan.
Interesdunek otsailaren 16a baino lehen nanoGUNEren webgunean egin beharko dute Udako Praktika Programan parte hartzeko eskaera. NanoGUNEren webgunean (www.nanogune.eu) aurkitu dezakete ikasleek deialdiari buruzko informazio xehea.