Grapheneak egoitza berria ireki du
2010eko apirilean nanoGUNE eta inbertsore pribatu talde baten artean abiatutako start-up enpresaren egoitza berria ireki du Iñigo Urkullu Lehendakariak. Lantoki berriak 600 metro koadroko azalera hartzen du eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatua dago.
Graphenearen egoitza berriaren irekiera ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia, enpresako zuzendari Jesús de la Fuente eta nanoGUNEko zuzendari Jose M. Pitarke egon dira, beste gonbidatu batzuen artean.
Graphenea 2010ean sortu zen nanoGUNEren eta zenbait inbertsore pribaturen artean kalitate handiko grafeno olatak ekoiztu eta saltzeko, baita grafenoan oinarritutako teknologia berria garatzeko ere. Gaur egun donostiako enpresa hau mundu mailako liderra da bere arloan, merkatu osoaren % 14ko kuata berea delarik. Bere fakturazioa bi milioi eurokoa da urteko handitzeko potentzial handia duen merkatu batean.
Azpiegitura berriek hiru milioi euroko inbertsioa behar izan dute, eta gela garbi bat eta urteko tona bat grafeno oxidoa ekoizteko azpiegitura pilotoa ditu. Grapheneak gaur egun 25 langile ditu, gehienak emakumezkoak.