nanoGUNE Basque Health Clusterreko partaide da

Harrotasunez betetzen gaitu nanoGUNE eskualdeko cluster garrantzitsu eta aktiboenetako bateko, Basque Health Clusterreko, kide izateak.

 

NanoGUNEren teknologia-zorro estrategikoan badira sektore biomedikoan eragin handia duten zortzi teknologia. Apustu estrategikoa da nanoGUNE Basque Health Clusterrean sartzea, balio erantsi handiko apustua, gainera. Basque Health Clusterrek zubi gisa jokatuko du, nanoGUNEn egiten den punta-puntako ikerketa biomedikuntzako sektoreko enpresen egungo beharretara transferitzeko.

Basque Health Cluster irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta helburu hauek ditu: enpresa kideen interes komunak koordinatzea, ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea, administrazio publikoekin eta biozientzien eta osasunaren alorreko beste erakunde batzuekin lankidetzan, eta bere kideei eta Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzien eta osasunaren sektoreari garatzen, hazten eta nazioartekotzen laguntzea. Clusterraren jarduera-alor nagusiak (% 59) dira osasunera aplikatutako bioteknologia —gizakiena zein animaliena—, nekazaritzako elikagaien sektorea, kosmetika, gailu medikoak, osasungintza elektronikoa, kudeaketa, zeharkako zerbitzuak, etab. Jarduera-eremuetan diagnostikoarena da nagusi.

Tags