Prentsa-bulegoa

Albisteak

  • ITSASAMPLE erakusketak itsasoko bizitzaren ezkutuko edertasuna erakusten du

    Gaur goizean ITSASAMPLE erakusketa ireki dute, zeinak bisitariari aukera ematen baitio ezkutuko mundu batean murgiltzeko: gizakiaren begiek ikusi ezin dezaketen itsas unibertsoak bizia hartzen du nanoGUNEko mikroskopio elektronikoek ateratako organismo biologikoen irudi harrigarriekin.  ITSASAMPLE erakusketak Donostiako Aquariumeko askotariko itsas espezie eta organismoen irudi eder eta harrigarriak jasotzen ditu, ikusleei begiek ikusi ezin dutena erakusteko xedearekin. Erakusketak gaur ireki ditu ateak, eta azaroaren 9ra arte bisitatu ahalko da Donostiako Aquariumeko Nautilus aretoan.

  • CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin

    CIC nanoGUNEk bere zazpigarren spin-offa abiarazi du: Optec4Life. Enpresak teknologia berri bat garatuko du denbora errealeko etengabeko monitorizazio ez-inbaditzailerako gailu mediko bat jartzeko ospitaleetako obstetra-taldeen esku, erditzean asfixia perinatala diagnostikatu ahal izateko, eta horrekin beharrezkoak ez diren zesareak saihesteko eta emaitza perinatalak hobetzeko.

  • III Global Graphene Call: grafenoaren proiektu berritzaileak bultzatzeko nazioarteko deialdia

    CIC nanoGUNE, BerriUp, Graphenea, Donostia Sustapena eta BIC Gipuzko elkar lanean ari dira grafenoaren potentziala industria- eta teknologia-aplikazioetan baliatuko duten ideia berritzaileak bilatzeko asmoz. Parte hartu nahi duten ekintzaileek eta enpresek beren proiektu propioak eta originalak aurkeztu behar dituzte irailaren 13tik urriaren 13ra arte. Antolatzaileek baliabide ugari eskaintzen dituzte proiektuak bultzatzeko eta lurraldera erakartzeko asmoz.

  • Spin-propietate ezezagunak aurkitu dituzte material artifizial berrietan

    CIC nanoGUNEko Nanogailuen taldeak deskubritu du bira “magiko” batek propietate spintroniko emergenteak ematen dizkiela material batzuei. Nature Materials aldizkarian argitaratu da lana, eta bide berriak ireki ditu etorkizuneko elektronikako gailu berriak garatzeko.

  • CIC nanoGUNEk Maria de Maeztu akreditazio berria jaso du

    Severo Ochoa eta María de Maeztu akreditazioak aitortzeko ekitaldia egin zen atzo Madrilen.

  • OMN 2024, optikaren eta nanofotonikaren arloko azken aurrerapenen erakusleihoa

    Donostiak optikaren eta nanofotonikaren arloko munduko adituak hartu ditu International Conference on Optical MEMS and Nanophotonics – OMN 2024 konferentzian. Ekitaldian, CIC nanoGUNEk antolatu baitu, 110 aditu inguru bildu dira.

  • Double recognition to Niklas Friedrich at the XXXIX Physics Biennial

    Niklas Friedrich, former member of the Quantum Probe Microscopy group at nanoGUNE, receives the RSEF-EPJ+ Award and the GEFES 2023 Award for his experimental PhD thesis entitled Electronic Transport through Suspended Graphene Nanoribbons Using a Scanning Tunneling Microscope.

  • María Barrak Nanolito saria jaso du bere Doktoretza Tesiagatik

    Espainiako Nanolitografia Sareak Nanolito saria eman dio nanoGUNEko María Barra ikertzaileari bere tesiarengatik, Micro and Nano Fabrication of Structures for Light-Matter Interaction izenburuarekin.

  • Hardware kuantikoaren garapena CIC nanoGUNEren baitan

    Nanozientzia eta nanoteknologia ikertzen dituen euskal zentroak talde berria jarriko du martxan hardware kuantikoa garatzeko.

    NanoGUNEren egoitzan eraikiko den dorre berrian kokatuko dira sortzear dagoen ikerketa-taldearen laborategiak nahiz teknologia kuantikoetako scale-up enpresa aintzindaria.

    NanoGUNEk erdieroaleen teknologian oinarrituriko txipak garatuko ditu Donostian ordenagailu kuantikoak eraikitzeko asmoz. 

  • nanoGUNEk 2024ko Pint of Science Donostian parte hartuko du

    Zientzia dibulgaziorako nazioarteko jaialdia maiatzaren 13tik 15era ospatuko da mundu osoko 25 herrialdetan, non hirietako tabernak laborategi inprobisatu bihurtzen dira azken aurrerapen zientifikoak erakusteko. CIC nanoGUNEko hiru ikertzaile, Javier Plou, Jon Ortuzar Andrés eta Stefano Trivini, aurtengo jaialdian izango dira, eta nanoGUNEk tokiko babesle gisa ere parte hartuko du.