REPSOL ETA CDTI-K MILIOI BAT EURO INBERTITU DITUZTE GRAPHENEA ENPRESAN

  • Graphenea grafenoa ekoizten duen enpresa liderrak 40 herrialdetara esportatzen ditu bere produktuak eta, besteak beste, Nokia, Philips edota Sigma-Aldrich bezalako multinazional handiak hornitzen ditu.
  • Grafenoa ezaugarri optiko, elektriko, termiko eta mekaniko bikainak dituen nanomaterial berri bat da, eta, horregatik, energia metatzeko eta sortzeko teknologia berrien ikerketetan eta garapenetan erabiltzen ari da.
  • Inbertsioa oinarri teknologikoa duten erakundeen berrikuntza teknologikoa sustatzera bideratua dagoen CDTI-aren INNVIERTE programaren baitan eman da, eta bi erakundeek hazteko potentzial handia duten enpresa teknologikoen garapena sustatzeko egiten ari diren apustua berresten du.

 

Repsol eta Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioaren mendeko Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroak (CDTI) akordio bat sinatu berri dute Graphenearekin enpresa teknologiko horren kapitalean milio bat euroko inbertsio bateratua egiteko.

Graphenea grafenoa ekoizteko teknologia berritzaile bat garatu duen start-up bat da. Bere produktuak 40 herrialdetara esportatzen ditu eta, besteak beste, Nokia, Philips edota Sigma- mAldrich bezalako multinazional handiak hornitzen ditu. ETE teknologiko hori 2010ean Donostian inbertitzaile pribatuen eta nanoGUNEren artean sortu zen.

Inbertsio bateratu hori INNVIERTE programaren barruan egin da, Energia Berrien atalean, eta enpresaren gaitasun teknologikoa eta hazkunderako ahalmena indartzen ditu, eta, gainera, suspertzen ari den grafenoaren ekoizpenaren sektorean buru izaten jarraitzea ahalbidetuko du. Hala, funts horiek industrializaziorako negozio-plana azkartzeko erabiliko ditu.

Grafenoa karbono-atomoen geruza bakarrez osatutako nanomaterial berri bat da, eta ezaugarri optiko, elektriko, termiko eta mekaniko bikainak ditu. Horregatik, grafenozko materialak energia metatzeko eta sortzeko teknologia berrien ikerketetan eta garapenetan erabiltzen ari dira. Arlo horretan, Grapheneak sortutako produktuak bateriak, superkondentsadoreak, eguzki-zelulak eta kudeaketa termikorako gailuak garatzeko erabiltzen dira, besteak beste. Grafenozko materialak polimeroen eta erretxinen gehigarri gisa ere erabiltzen dira.

Grafenoaren merkatuak 6,6 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2012an eta analistek aurreikusten dute 73,5 milioi eurokoa izango dela 2018an.

 

 

 

For further information:
Contact:

Irati Kortabitarte (Prentsa-bulegoa - Elhuyar): 688 860 706
Itziar Otegui (Komunikazio arduraduna - CIC nanoGUNE): 943 574 000

Tags