NanoGUNEk BerriUp eta Graphenearekin bat egin du Global Graphene Call deialdia martxan jartzeko
Global Graphene Call deialdiaren helburua da grafenoarekin zerikusia duten enpresa-proiektuak bultzatzea. 2020ko apirilaren 12ra arteko epea dago proiektuak bidaltzeko.
CIC nanoGUNEk, BerriUp-ek —Donostiako startupen azeleragailua— eta Grapheneak —grafenoa ekoizten eta merkaturatzen duen nanoGUNEko lehen startup-a— lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu grafenoaren ikerketarekin lotutako proposamenak bultzatzeko. Horretarako, Global Graphene Call izeneko deialdia jarri dugu martxan lehen aldiz, grafenoarekin lotutako enpresa-ideiak garatzeko.
Parte-hartzaileek beren proiektuak eta egiazkoak aurkeztu beharko dituzte, eta parte hartzeko beharrezkoa da proiektua osorik erregistratzea horretarako prestatutako online galdetegian. Proiektuak bidaltzeko epea 2020ko otsailaren 24an hasi eta 2020ko apirilaren 12an bukatuko da, biak barne.
Hautatutako finalistek azelerazio pertsonalizatuko programa bat izango dute BerriUp-en egoitzan, 2020ko ekainetik abuztura bitartean. Halaber, Graphenearen materiala eskuratzeko eta nanoGUNEren ekipamendu zientifikoa erabiltzeko aukera izango dute.